viernes, 31 de octubre de 2008

Gaztesarea, Euskal Herriko Gazteon Ataria

Wikipedian Gaztesareari buruzko informazioa bilatzean, honakoa aurkitu daiteke:

Gaztesarea Euskal Herrian sorturiko gazte webgune bat da, gazte mugimendu eta errelitate ezberdinentzat bilgune izan nahi duena. Bertan hainbat sekzio agertzen dira:

  • Info: gaztesarea.net/info helbidetik ere posible da heltzea. Bertan berriak agertzen dira, gazte mugimendu eta norbanakoek bidalitakoak. Bere barruan Ostiralekoa eta Irauli Uhinak azpiatalak bereizten dira. Ostiralekoak erreportajeak egiten ditu astean behin eta Irauli Uhinak asteroko irratsaioa da, portalaren beraren inguruko gaiak jorratzen dituenak.
  • Arbela: Ikasle mugimenduaren zerbitzura dago atal hau. Arbela Gorria, Herri Eskolak... eskaintzen ditu eta egindako proiektuen artean Bailen 31 gazte nobela agertzen da.
  • Gozategi: Sexualitateari heltzen zaio atal honetan. Mugimendu handiko gunea da, bereziki "Izarapeko Aholkuak" atalagatik. Bertan sexualitatearen inguruko dudak argitzen saiatzen dira gazteak euren artean.
  • Kalaportu: atal honetan kultura jorratzen da. Bereziki bertsolaritza eta literatura dira gehien agertzen diren gaiak.
  • Musikale: musikari gazteei elkarrizketak eta abestiak jaisteko aukera dago bertan.

Azkenik ere eztabaidarako guneak daude, HIka-Mika izanaren azpian.


Horretaz gain, gertuagotik ezagutzen dugunok informazio gehiago eman dezakegu atari honi buruz. Lehenik eta behin, gune hau gazteek gazteentzako sortutako atari bat dela, gazteoi buruz ematen ez den informazioa hedatzeko eta sarritan gazteoi buruz ematen duten itxura okerra aldatzeko asmoz. Kontrainformazioa da gune honetako ezaugarririk garrantzitsuena, hedabide nagusiek ematen duten informazioaren aurrean, gazteen inguruko benetako informazioa plazaratzea.

Bestalde, aurreko urtean berrinkuntza batekin etorri ziren gazte hauek. 2007ko urtekaria hain zuzen ere. Lehen aldiz argitaratu zuten Gazte Mugimenduaren urtekaria, "Gazteok ere historia egiten dugulako" lelopean; eta nahiko arrakastatsua suertatu da. Bertan gazteek urte osoan zehar egunez egun aurrera eramaten dituzten dinamikak batu dituzte, formato txukun batean gainera. Horretaz gain erreportaiak ere aurki ditzakegu baita gazteen intereseko beste hainbat agiri.

No hay comentarios: