lunes, 2 de febrero de 2009

3. ataza



Programazioa GMT +1 formatuan dago:

Programazioa:

12:00 Rock&Rolla: Munduko rock talde nagusien bideo klip-en aukeraketa egin dugu.
13:47 Musikalak: Garai ezberdinetako musikal ezberdinen pilaketa.
21:26 Euskal Musika: Euskal Herriko musika talde eta bakarlarien abesti ezagunak.
22:34 Pop: Gaur egungo pop musika talde ezagunen bideo klipak.

On Demand bideoak:
- Grease musikala
- Euskal Musika
- Pop
- Rock&Roll

jueves, 11 de diciembre de 2008

Hauteskundeetako bideoa (2.ataza)

2.ataza igo dugu berriro, oraingoan soinuarekin. Lortu dugu konpontzea.




viernes, 31 de octubre de 2008

Herri izenen zerrenda

Jarraian datozenak dira zuzen daudenak:

0.- A. Al Gore estatubatuarrak, Luxenburgoko Dukerri Handia bisitatu ostean, Euskal Herriko bidea hartuko du mintzaldi bana emateko Bilbaon eta Gasteizen.

1.- A. Zenbait manifestaldi jendetsu egin dira azken egunotan Kazakhstango Errepublikan.

2.- A. Litekeena da Marokon edo Gambian izatea Aldaketa Klimatikoari buruzko datozen topaketak.

3.- A. Boliviar gutxi dira bertako hiru hizkuntzak, kitxua, aimara eta gaztelania alegia, menperatzen dituztenak.

4.- A. Georgiako hiriburuan, Tbilisin alegia, euskaldunak non bizi diren eta georgiarrak eta euskaldunak ahaideak izan daitezkeela dakite askok.

5.- A. Abkhaziarrak georgiarren senideak dira hizkuntza aldetik; osetiarrek, ostera, kurdoen hizkuntzaren multzokoa dute mintzaira, senidetasunik gabekoa, alegia.

6.- A. Euskal arrantzaleek Seychelletako Errepublikara jo dute ezinbestean, itsaspiraten beldur.

Gaztesarea, Euskal Herriko Gazteon Ataria

Wikipedian Gaztesareari buruzko informazioa bilatzean, honakoa aurkitu daiteke:

Gaztesarea Euskal Herrian sorturiko gazte webgune bat da, gazte mugimendu eta errelitate ezberdinentzat bilgune izan nahi duena. Bertan hainbat sekzio agertzen dira:

  • Info: gaztesarea.net/info helbidetik ere posible da heltzea. Bertan berriak agertzen dira, gazte mugimendu eta norbanakoek bidalitakoak. Bere barruan Ostiralekoa eta Irauli Uhinak azpiatalak bereizten dira. Ostiralekoak erreportajeak egiten ditu astean behin eta Irauli Uhinak asteroko irratsaioa da, portalaren beraren inguruko gaiak jorratzen dituenak.
  • Arbela: Ikasle mugimenduaren zerbitzura dago atal hau. Arbela Gorria, Herri Eskolak... eskaintzen ditu eta egindako proiektuen artean Bailen 31 gazte nobela agertzen da.
  • Gozategi: Sexualitateari heltzen zaio atal honetan. Mugimendu handiko gunea da, bereziki "Izarapeko Aholkuak" atalagatik. Bertan sexualitatearen inguruko dudak argitzen saiatzen dira gazteak euren artean.
  • Kalaportu: atal honetan kultura jorratzen da. Bereziki bertsolaritza eta literatura dira gehien agertzen diren gaiak.
  • Musikale: musikari gazteei elkarrizketak eta abestiak jaisteko aukera dago bertan.

Azkenik ere eztabaidarako guneak daude, HIka-Mika izanaren azpian.


Horretaz gain, gertuagotik ezagutzen dugunok informazio gehiago eman dezakegu atari honi buruz. Lehenik eta behin, gune hau gazteek gazteentzako sortutako atari bat dela, gazteoi buruz ematen ez den informazioa hedatzeko eta sarritan gazteoi buruz ematen duten itxura okerra aldatzeko asmoz. Kontrainformazioa da gune honetako ezaugarririk garrantzitsuena, hedabide nagusiek ematen duten informazioaren aurrean, gazteen inguruko benetako informazioa plazaratzea.

Bestalde, aurreko urtean berrinkuntza batekin etorri ziren gazte hauek. 2007ko urtekaria hain zuzen ere. Lehen aldiz argitaratu zuten Gazte Mugimenduaren urtekaria, "Gazteok ere historia egiten dugulako" lelopean; eta nahiko arrakastatsua suertatu da. Bertan gazteek urte osoan zehar egunez egun aurrera eramaten dituzten dinamikak batu dituzte, formato txukun batean gainera. Horretaz gain erreportaiak ere aurki ditzakegu baita gazteen intereseko beste hainbat agiri.

miƩrcoles, 29 de octubre de 2008

Top 7

1. Youtube: aukera gehien ematen dituena dela uste dudalako.

2. Google video: oso zabala delako.

3. Euskaltube: euskaraz delako eta era honetako gauza gutxi daudelako euskaraz.

4. Ikastube: ikasleentzat delako.

5. Eitb.com: euskal herriko telebista delako.

6. Berria tb: euskarazko telebista batena delako.

7. Telecinco.es: bertan agertzen diren bideoak, kate horretan ematen dituzten informazio eta saioetara mugatzen baita. Beraz batzuetan informazioa oso mugatua da.